EGUTEGIA/CALENDARIO 2022

GALDAKAOko MENDIAK / Cima de Galdakao

2022/10/01 ELEXALDEko jaiak-Elexaldeko bideetatik

       KULTUR IRTEERA, ELEXALDE AUZOTIK

Eguna: Urriak 1, zapatua  /sabado, 1 de octubre   Ordua: 8:30etan

Lekua: Galdakaoko udaletxetik / Desde el ayuntamiento de Galdakao

Arduraduna / De la mano de: Xabier Orue-Etxebarria (Ganguren Mendi taldearen laguntzarekin)

Amaitzeko,  Elexalden 11:00/11:30etan ggb, plazan,  hamaiketakoarekin,  soka-dantza  AndraMari taldearekin, Enkantea,  Eguzki laguntzarekin eta trikipotea

Aisialdiko irteera kulturala (Elexaldeko jaiak)

Urriaren 1eko irteeraren ibilbidea, larunbata, 8:30ean hasiko da herriko udaletxean, eta  Elexaldeko Andra Mari elizan   amaituko da.

Ibilbide laburra da, 3 km ingurukoa eta ez du inolako zailtasunik. Abiapuntutik  Abusuko harrobietara  joango gara eta bertan hainbat gauza interesgarri ikusiko ditugu. Ondoren, Isasiko Dorretxearen  aztarnak bisitatuko ditugu, eta, handik, XV/XVI. mendeko Errege Bidean  barrena, Aretxondo Jatetxerantz joango gara, Isasi Zaharreko zubi zaharraren  gainetik pasatuz. Elexaldera igotzeko errepidera iristean, ur-biltegia  bisitatuko dugu, eta Andra Mari elizara zihoan  galtzada zaharrari  jarraituko diogu.

Ibilaldia amaitu eta ogitartekoa jaso ondoren, artzain txakurren erakustaldiaz gozatu ahal izatea ere aurreikusi da.  

Salida recreativo cultural (Fiestas de Elexalde)

Está previsto que el itinerario de la salida del día 1 de Octubre, sábado, comience en el  Ayuntamiento  del pueblo a las 8,30 h., para terminar en la  iglesia de Andra Mari de Elexalde.

Se trata de un recorrido corto, de alrededor de 3 km. y que no presenta ninguna dificultad. Desde el punto de partida nos dirigiremos hasta las  canteras de Abusu, donde veremos varias cosas de interés. A continuación, visitaremos los restos de la  Casa Torre de Isasi  y desde ahí, a través del  Camino Real del siglo XV/XVI, nos desplazaremos hacia el Restaurante Aretxondo, pasando sobre el antiguo  puente de Isasi Zaharra. Al llegar a la carretera de subida a Elexalde, visitaremos el  depósito de aguas, para continuar por la  antigua calzada  que iba a la iglesia de Andra Mari, donde terminaremos el recorrido.

También se ha previsto que una vez finalizada la marcha y después de recoger el bocadillo de rigor, podamos disfrutar de la exhibición de perros pastor.