Irteeretarako araudia

       

ARAUDIA

 

1.- GOI MENDIKO ETA ESKI IRTEERETARAKO izen-ematea telefonoz ere egin liteke, leihatila orduetan eta egunetan. Izena emateko epea hilabete lehenago zabalduko da eta astebete lehenago itxi. Ordainketa epea amaitzen denerako egin ezean, leku hori ez da gordeko eta Itxaro-zerrendan dagoenarentzat izango da.

2.- Izena eman eta ordaindu ondoren, ez da diru itzulketarik egingo, arrazoi sendorik ez bada.

3.- Zuzendaritza Batzordearen eskumena da, egitarauko irteerak kentzea, zein ibilbidea edota helmuga aldatzea.

4.- Irteera guztietan ARDURADUNEN ERABAKIAK onartu beharko dira, onez eta halabeharrez.