Aterpea alokatzea eta araudia

refugio02                           

Bazkideek bakarrik daukate baimena alokatzeko eta aterpea behar bezala erabili behar dute.

(Prezio-aldaketa eta alokatzeko modua 2021/01/4tik aurrera, zuzendaritza-batzordearen erabakiz)

ALOKAIRUA

 1-6 pertsona (gau bakoitza)                                            30 euro/taldea (beste talde bat sartu ahal da)

7-12 pertsona (gau bakoitza)                                           60 euro/taldea

Gau ez bada pasatzen:

Pertsona eta egun bakoitzeko (persona / día, sin pasar noche)                         3 euro

FIANTZA:        5 €

ARAUDIA 

1.- Aterpea bazkideek bakarrik hartu ahal izango dabe eta eurak izango dira erabileraren erantzule.

2.- Aterpea 15 egun lehenago alokatu behar da.

3.- Aterpean 12 lagunentzako lekua dago. Talde txikiago batek beretzat bakarrik nahi izango balu, osorik ordaindu beharko luke.

4.- Alde egiterakoan, aterpea garbi eta txukun itzi behar da, jan-hondarrik gabe. Bestalde, galdetegia bete; eta ZERBAIT APURTUZ GERO, BERRIA JARRI.

5.- Zikinkeriak eta zaborrak Pagomakurreko zakarrontzietara eraman.

6.- Aterpeko giltzak eta galdetegia, etorri eta hurrengo lehen astegunean itzi egoitzako leihatilan. Egun horretan utzi ezik, zigortzat, eguneko euro 1 ordaindu beharko da, itzuli arte

7.- Aterpea azken eguneko 17:00ak baino lehen itzi behar da.

8.- Aterpea eskatzean osorik ez balitz alokatuko, aterpea beste pertsonek erabil dezakete bete arte.

9.- Aterpean ezin da animaliarik sartu.

10. Aterpetik joatean, aterpea garbi eta janaririk gabe utzi behar da, eta leiho, ate eta leiho-ate guztiak itxita. Ura eta argia moztu behar dira.

 

Arauetan sartutako puntu berriak, 2021/01/4tik aurrera

  1.  Pertsona bakoitzeko kuotatik okupazioagatiko kuotara pasatzen da. 6 pertsonara arte erdia ordaintzen da eta 6 pertsonatik aurrera osorik ordainduko da (60€/gaua). Hau da, 6 pertsona baino gehiago badoaz, 60€/gaua ordainduko da, bestela 30€/gaua ordainduko da.
  2. Segidan 3 gau baino gehiago alokatzen direnean, pertsona kopurua edozein dela ere, aterpe osoa ordainduko da (60€/gaua).
  3. Alokairuko ondoz ondoko egun-kopuru handiena 7 gauekoa izango da, eta aterpea osorik ordainduko da.
  4. Azken eguneko arratsaldeko 17: 00etatik aurrera utziko da aterpea beste talde baterako.
  5. Erreserba egiterakoan ordaindu beharko da. Eguna baino astebete lehenago ordainduta ez badago, erreserba galduko da, eta nahi duen eta une horretan ordaintzen duen beste bazkide bati alokatu ahal izango zaio.
  6. Garrantzitsua da giltzak itzultzea eta ezarritako epean pasatzea.