Mendian segurtasuna izateko aholkuak

                        Segurtasun-aholkuak mendirako

Mendian segurtasuna izatea zure esku baino ez dago, zure zentzutasunaren, zure indarren kontrolaren, arriskuen kalkuluaren eta zure zuhurtasunaren eta pazientziaren mende dago.

  

1.

Ez bakarrik atera. Ondo aukeratu zure txangoak: gune egokia aukeratu eta eskarmentudun kideekin elkartu. 

 

2.

Esan nora zoazen eta noiz zatozen, zure familiari, zure lagunei, aterpean edo azken herriko udalean.

3.

Beti ekipo nahikoa eta janari arina eraman. Anoraka edo lumazko jaka ia ezinbestekoak dira.

 

4.

Mendian ez presarik izan. Saiatu ez ahitzen. Zaindu zure prestakuntza fisikoa. Atsedenaldiak egin leku epeletan.

 

5.

Hobeak dira berme gehiagorekin doazenak. Gune errazetan ere arriskua dago. Ez deskuidatu zure segurtasuna. Kontuz rappelarekin.

 

6.

Hobeak dira amore ematen dutenak. Pentsatu eguraldi-aldaketa gogorrak oso ohikoak direla mendian. Erraza dena zail eta arriskutsu bihurtzen da. Ez bazara igotzen gaur, bihar egingo duzu; erortzen bazara, baliteke inoiz ez igoitzea.

 

7.

Gorde indarrak itzultzeko. Tontorrean zaudenean, pentsatu txangoa bailaran bukatzen dela.

 

8.

Zaindu mendia. Izugarrienetik geratzen zaigun apurra da. Ez bota zaborrik; ez landarerik errotik kendu; ez molestatu animaliak. Ugalketa garaian ez bisitatu hazkuntza-gunerik, zulorik edo habirik. Errespetatu landako jendearen jabetzak.  Ireki behar dituzun hesiak itx itzazu. Ez ezazu inoiz zu han egon izanaren arrastorik utzi.

 

9.

Kontuz suarekin, batez ere udan. Egin ezazu horretarako antolatutako lekuetan, etengabe kontrolatu eta ziurtatu ondo itzali duzula joaten zarenean. Pentsatu, nahigabe, sute bat sor dezakezula.

 

10.

Mendiaren bakeaz eta soinuez gozatu. Ekidin, ahal duzun guztietan, motordun ibilgailuak eta bolumen altuko irratiak. Nekeetan, irria ezpainetan. Solidarioa eta umila izan. Benetako mendizalea izan.

 

  

SEGURTASUN-AHOLKU BATZUK

Txangoak egitean goi-mendiko guneetan, non elur-estaldura dagoen, oinarrizko segurtasun-arauak begiratu behar dira:

 * Txangoa hasi baino lehen, kontsultatu behar da informazio meteorologikoa.

 * Udaberrian zehar, edo temperatura altuekin, gomendagarria da irteera eguerdia baino lehen amaitzea, zeren eta bero gehien egiten duen orduetan, urtzeko elur-jausiak sortzen dira.

 * Elurte handien kasuan, 40-50 zm-tik gorakoak, gomendatzen da 24 orduz goi-mendira ez irtetzea.

 * Beti norberarekin eramatea oinarrizko segurtasun-materiala.

  

Jakin duzun moduan, mendiko kirola praktikatzeak atxikitako arrisku batzuk dakartza, ezagutu behar dituzunak saihesteko, edo gutxienera murrizteko.

Batetik, jarduera garatzen dugun inguru naturalari dagozkion arriskuak ditugu (harriak erortzea, elur-jausiak, aurreikusi gabeko eguraldi aldaketak…).

Bestetik, mendizalearen jarrerari dagozkion arriskuak ditugu (egoera fisikorik ez izatea, material egokirik ez izatea, ondo ez elikatzea, ¨buelta ematen¨ ez jakitea…).

Batzuk zein besteak lor dezakete mendiko egun eder bat ezbehar bilakatzea.

Mendian segurtasuna izatea mendiari buruz dakizunaren mende dago.

  

Hiru lerrokada paraleloen garapena mendian:

 1.- Mendienganako errespetua, arriskuen eta mugen arteko harremana ulertzea.

 2.- Kirolean gaitasuna eta tekniken eta ekipoaren ezagutza garatzea.

 3.- Eskarmentuak erakusten du segurtasunaren eta arriskuaren arteko aldea.

 

Mendien ezaugarriak

     - Presio atmosferikoa (altitudea). Handiagoa da itsasoaren mailan. 5000 metrora murrizten da % 50ean. % 32ra heltzen da 8.848 metrora.

      - Tenperatura: 6 gradu murrizten da 1000 metro bakoitzeko.

      - Haizea: Gehienbat mendebaldekoa. Iparraldekoak eguraldi txarra dakar. Gorputzeko temperatura jaisten du.

      - Eguzkiaren erradiazioa: Leku altuetan erradiazio gehiago

      - Ura: Orokorrean ur eskasia

      - Erliebea eta elementu geografikoak.

  

Zalantzako ekintzak eta baldintzak

Segurtasuna ezagutzeak arriskuak murrizten ditu eta, beraz, istripuak. Istripu guztiak ekidin daitezke istripuak sortzen dituzten zalantzako baldintzak eta ekintzak ezagutzen badira.

 

ZALANTZAZKO BALDINTZAK ETA ZALANTZAKO EKINTZAK

Erantzule gisa ingurune fisikoa hartzen dugunean:

- Egoera txarrean dagoen ekipoa

- Aurkako baldintza klimatikoak

- Banakako babeserako ekiporik eza

- Eskarmentu falta

- Ibilbidea ez ezagutzea

- Neke fisikoa eta psikikoa

- Atseden eta elikadura falta

- Taldea sakabanatzea edo kordada

- Arreta erlaxatzea jaitsieran

- Taldea galtzea

- Ez oso talde edo kordada homogeneoa

- Urritasun fisikoa

- Irteeraz eta ibilbideaz abisurik ez ematea

- Kanpamentua txarto kokatzea

- Eguraldi txarra

Zergatia pertsonan dagoenean

- Segurtasun-elementuak kentzea edo ez erabiltzea

- Ekipoa behar bezala ez erabiltzea

- Ez uko egitea eguraldi txarreko fronte baten aurrean

- Txarto ziurtatzea eskaladan

- Ez ziurtatzea harriak erortzean

- Zalantzazko edo higatutako ekipoak edo materialak erabiltzea

- Jarrera desegokiak

- Altitude desegokia

 

ZALANTZAZKO BALDINTZA+ZALANTZAZKO EKINTZA = ISTRIPUA

IRTEERA BAT ANTOLATZEAN:

- Ez inprobisatu. Txangoaren helburua definitu eta bete behar da zehaztasun guztietan.

- Taldean eskarmenturik falta bada, eskarmentua duen pertsona lortu behar da.

- Kontuz berraztertu partaide bakoitzaren eta taldearen banakako ekipoa.

- Kontsultatu txosten meteorologikoa. Garrantzitsua. Meteorologiako zuzendaritza.

- Lehen laguntzako botikina eraman. Gai honi buruzko oinarrizko ezaguerak izatea.

- Irteeraren eta ibilbidearen berri ematea lagunei, familiari…

- Ekidin beti banaka irtetezea, onena da bi kordadetan joatea bi egunez edo gehiagoz, eta bi edo   kordadetan egun batez.

 

IBILBIDEAN:

- Antzeko ibilbide-erritmoa eraman, baina hasiberriak behartu gabe.

- Taldea lotuta mantendu, ez aurreratuz ezta atzeratuz ere. Sakabanatzeak ¨zalantzako baldintza¨ dakar   istripua edo galtzea ekar dezakeena.

- Irten eta goiz itzuli. Aprobetxatu eguneko argia eta ekidin gauez ibiltzea, arazoak izan ditzakezulako   ibilbidearen erreferentziak begien bistatik kentzean.

- Ibaia edo mendiko zingira zeharkatu behar denean, saiatu ibi seguru batetik zeharkatzen, oinetakoak   jarrita, harriek egin ditzaketen zauriak ekiditeko.

 

KANPAMENTUAN:

- Kanpamentua leku babestu eta lauan kokatu, mendi-mazela aldapatsuetatik urrun. Ibai edo zíngara        baten ondoan jartzen bada, inoiz ez jarri ibilgutik hurbil.

- Itzultzeko erreferentzia-puntuak kokatu.

- Suak egiten badira, txikiak eta harriz ondo babestuta egin.

- Sua erabat itzali kanpamentua uztean.

- Hondakin organikoak lurperatu edo eraman beste hondakinekin batera plastikozko poltsetan.

 

MENDIKO ARRISKUAK

Arrisku objektiboak (fisikoak mendikoak)

Arrisku subjektiboak (mendikoak ez direnak):

- Lur aldapatsua

- Harriak erortzea

- Harri-jausia

- Lokatz-jarioa

- Lainoa

- Denboraleak

- Elur-jausiak: Elur hautsa, elur buztia, plaka, erlaitza, barrukoa. - Deshidratazioa

- Mendi-gaitza

- Intsolazioa

- Izozketak

- Aldi baterako itsumena

 

ISTRIPUAN PARTE HARTZEN DUTEN FAKTOREAK

- Eragile kausala: Lesioa sortzen duen elementu fisikoa (Piolet).

- Kontaktu-mota: Kolpatutako eta eragilearen (kolpatutakoa) artean kontaktatzeko modua.

- Iturria: Istripuan egindako jarduera-mota (eskalatzen).

- Zergatia: Istripua hastearen erantzulea.

 

ISTRIPUA IZATEKOTAN

Laguntza eskatu

- Lasai egon eta lehen laguntza aplikatu.

- Abisatzeko punturik hurbilenean (aterpea, telefonoa, eta abar) eta haraino heltzeko moduan pentsatu.

- Ahal bada, zauritutako pertsona ez bakarrik utzi. Bestela puntuan erreferentzia jarri, ondoren, erreskate-taldeei adierazteko.

- Abisua eman ondoren, zure kokalekua ondo zehaztu, beharrezkoa balitz erreskatean parte hartzea.

- Laguntza behar izatekotan, norberak abisatu, aterpeko irrati-laguntzaren bidez edo telefonoz.

- Laguntza eskatzeko datuak.

  Laguntza-taldeek hobeto eta azkarrago parte hartzeko istripua egotekotan, ezinbestekoa izango da ondoko datuak ematea laguntza eskatzen denean:

- Nork eskatzen duen, datu pertsonalak eta helbidea

- Noiz gertatu den istripua, ordua.

- Non dagoen kolpatua, biktima dagoen leku zehatza maparen arabera, koordenadak, lurraren ezaugarriak.

- Baldintza meteorologikoak gertakarien lekuan, ikuspena eta abar.

- Biktimaren izena eta bestelako datuak.

- Istripuaren lekuan laguntza eman dezaketen pertsona-kopurua.

 

AHOLKU OROKORRAK MENDIAN

 

NATURA BABESTEKO AHOLKUAK

(Gipuzkoa) Azpeitiako Lagun Onak klubetik jasotakoak)

 

Mendian ez zaborrik utzi, ez lurperatu, sar itzazu motxilan eta ETXERA ERAMAN. Mendian botatzen den zaborra (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak…), mendia zikintzen eta kutsatzen dute.

 

Mendian botatako zaborraren iraupena:

Laranja-, banana-, sagar-azalak

 

2 urte

 

Zigarroaren iragazkiak:

 

1-5 urte

 

Plastifikatutako papera:

 

5 urte

 

Plastikozko poltsak:

 

10-20 urte

 

Plastikozko ontziak:

 

20-30 urte

 

Nailonezko arropak:

 

30-40 urte

 

Kontserba-latak:

 

50 urte

 

Larrua:

 

50 urte baino gehiago

 

Aluminiozko latak:

 

500 urte

 

Beira (botilak…):

 

1000 urte

 

 

Zure atzean datorrenak mendia garbi aurkitu behar du. Ez du gu bertan egon izanaren arrastorik aurkitu.

 

Araua: 

1.- Mendian, ez zikindu garbi dagoena eta garbitu zikin dagoena.

2.- Ez kutsatu errekak.

3.- Animaliak eta landareka errespetuz tratatu. Bakean utzi bakean dagoena.

4.- Ez surik piztu.

5.- Zure ibilbidean ikusten dituzun ateak (hesiak) itxi itzazu.

6.- Saiatu ez zororik ez orturik zeharkatzen.