Arrabako aterpea
Ganguren MTk Arraban aterpe bat du, ondoko ezaugarriak dituena:
Izena |
GANGUREN |
Eskualdea |
Gorbeialde - Arraba |
Altitudea |
1.060m |
Jabea |
Zeanuriko Udala. Alokairu-erregimenean Ganguren MTrekin |
Irekiera |
1952-07-1 |
Edukiera |
12 plaza |
Herri hurbilenak |
Areatza-Zeanuri-Artea-Orozko |
Aterpe hurbilenak |
Angel Sopeña - Arraba; Juventus - Egiriñao |
Egoera |
Gorbeiako Natura Parkea. Arraban antzinako ospitalearen ondoan. |
Sarbideak |
Pagomakurre, Zeanuri, Areatza, Artea |
Ezaugarriak |
Aterpe partikularra. Solairuko eraikin batean kokatua, sukaldea, egongela, 2 WC, dutxa, biltegia eta gela bat (12) plaza, hiru altuerako ohatzeetan. Ura barnean. Butanoko sukaldea. Eguzkiaren argia. Ura termikoa. Txapa. (Egurtegi bat dago suarako egurrarekin). |
Igoerak eta ibilbideak |
Gorbeia 1481m, Lekanda 1302m, Gorosteta 1261m, Aldabe 1177m, Altipitax 1172m, Axkorrigan 1059m, Lekanda 1302m, Aldamin 1373m, Odoriaga 1245m, Usategieta 1188m. Ibilaldiak leku hauetara: Barazar, Orozko, Urigoiti, Ibarra, Altube, Pagomakurre. |
Argitalpenak |
Gorbea - Bizkaiko Mendizale Federakundea_BFA. Gorbea, Montaña Vasca de L.P.Peña Santiago |
Mapak |
Gorbeia 1:25.000, Imanol Goikoetxea (1994). Gorbea 1:35.000 Eusko Jaurlaritza (1986) Macizo del Gorbea 1:25.000 Eusko Jaurlaritza (1993).Gorbea - Nondik |
Pasadizo historikoak |
Gorbeiako SANATORIOA Ganguren aterpearen ondoan. Arrabako osasun-etxea 1899an, Jose de Madinabeitiak Sanatorios del Gorbea, S.A. sozietatea sortu zuen. Leku egokia baloratu ondoren, zurezko etxolek osaturiko osasun-etxea instalatu zuen Arrabako zelaietan, tuberkulosia zuten gaixoak zaintzeko eta sendatzeko. XX. mende hasieran, oinarrizko osasun-etxeko gaixoak bisitatzera etorritako ahaide asko zebilen zelai horietan; osasun-etxeko zuzendaritza Larrinaga eta Madinabeitia (sortzailea) doktoreen erantzukizunekoa zen. 1900ean zortzi etxola zeuden eraikita, gaixoak zaintzeko: handienean, Txabolazarran, hamar pertsona sartzen ziren; lau oheko beste bat zegoen, eta gainerakoak bi ohekoak ziren. Osasun-etxearen ingurua egokitu egin zen, bertan mila zuhaitz baino gehiago landatuta, eta ura, berriz, bertatik hurbileko iturri batetik eramaten zen haraino. Urte horietan, mendia osasun iturritzat hartzen zen, eta garaiko agiri askok ere horixe jartzen dute agerian: “Klimari buruzko ikerketek erregistratzeko gailu automatikoen bitartez agerian jarri dutenaren arabera, Arraba berebiziko lekua da, atzerriko leku asko baino hobea, bai neguan eta bai udan”. Bi eraikin egin ziren, osasun-etxea eta kapera. Gaixoak idi-gurdietan eramaten zituzten Areatzatik, eta horretarako, bidea hobetu egin behar izan zuten, batik bat Arraban sartzeko azken zatian. 1903ko urtarrilaren 30ean, El Noticiero Bilbaíno egunkariak osasunetxeari buruzko artikulua argitaratu zuen. Bertan, Sanatorios del Gorbea sozietateak Bilbon egindako batzar baten berri eman zen; batzarrean gai desberdinak aztertu ziren, esate baterako, komunikazioaren hobekuntza; izan ere, urte batzuk lehenago ia 10.000 pezeta inbertitu ziren gurdibidea egiteko, eta horren luzera eta zabalera, hurrenez hurren, bi kilometro eta erdikoa eta hiru metrokoa ziren;hala eta guztiz ere, bidea Arratiako bideraino luzatzeko proiektua zegoen, Bilbotik osasun-etxerako denbora laburtzeko eta, horrela, ibilbidea hiru ordutan “erraz-erraz” egiteko. Horretarako, laguntza eskatu zioten Aldundiari, esanez hamaika kilometroko bide batek hobetu egingo lukeela Gorbeia mendiguneko zur-ustiapen aberatsa. Halaber, batzordeak beste osasun-etxe baten eraikuntza sustatzea erabaki zuen, hori 1903ko uztailean amaituta egoteko; hamasei oheko eraikina izango zen, gela dotorekoa, eta, kristalezko galeria baten bidez, oraingo osasun-etxeari lotuta egongo zen, azken horretan sukaldeak jarriko baitziren. Horrela, “osasun-etxe handia eta garbia izango zen, garapen handia izan duten palmondo oparoz inguratuta”. Era berean, gaixoen elikadurari arreta berezia jartzea erabaki zen; izan ere, jakina zen “tuberkulosia osatzeko elikadura bikaina behar dela”; beraz, ostatu zerbitzua instalatu nahi zen, horren zuzendaritzan andre bat jarrita. Halaber, orduko zurezko etxetxoak hobetzea ere erabaki zen, horietan teilatu bikoitzak eta hormak jarrita. Hala eta guztiz ere, proposamen horiek guztiak ez ziren gauzatu. 1903an osasun-etxea itxi egin zen, dirulaguntzarik ez zegoelako, eta bidearen hobekuntza ere (Arrabaraino) amaitu gabe gelditu zen. 1917an, eliza baino ez zen zutik gelditzen eta horren teilatua erorita zegoen. Harlangaitzezko eraikin angeluzuzena eta soila zen, zazpi metro eta erdiko zabalerakoa eta bederatzi metroko altuerakoa; bi hegaleko teilatua, kanpai-horma, kanpaia eta leiho biribila zituen, azken hori erdi-puntuko arkudun atearen gainean. Kanpaia Zeanuriko elizara eraman zuten. (Gorbeiako Liburutik (BFA) eta Cesar Estornesen blogetik jasotako informazioa) |
Aterpeak betetzen dituen arauak jasota daude: Zerbitzuak / Alokairua eta araudia