Bazkideentzako informazioa
Bazkide egiteko ondoko pausuak jarraitu behar dira:
- Izena emateko inprimakia bete (klikatu hemen inprimakia deskargatzeko), datu guztiak behar bezala betez.
- Argazki 1 ekarri.
- Izena emateko zenbatekoa eta urte horri dagokion kuota ordaindu. Kuota urtero berriztatzen da automatikoki, klubari baja ematea eskatzen ez bazaio.
4. Kuota-mota daude: umeak; 18 urte arteko gazteak; helduak; eta 65 urtetik gorako jubilatuak. (Klubean eta web-orrialde honetan eguneratutako tarifak kontsultatu).
Dokumentu guzti hauek egoitzako bulegoetara eraman behar dira (Gipuzkoa, 11 Galdakao), asteartetik ostiralera, 20:00etatik 21:00etara.
Kobratzeko banku-kontuaren zenbakia jarri ez dutenek, hau da, banku-helbideratzerik gabeko bazkideak direnek, klubeko bulegoetan edo klubeko banku-kontuan egin dezakete ordainketa, izen-abizenak eta urteko kuotaren kontzeptua zehaztuta.
(Laboral Kutxaren kontu zenbakia: galdetu lehiatilan)
2015 urtetik prezioak hauek dira:
INKRIPZIO BERRIA | URTEKO KUOTA | GUZTIRA | ||
Nueva Incripción | Cuota Anual | Total | ||
UMEAK | 14 urte arte | 2 | 5 | 7 |
Infantil | Hasta 14 años | |||
GAZTEAK | 18 urte arte | 3,5 | 5 | 8,5 |
Juveniles | Hasta 18 años | |||
NAGUSIAK | 18 urte baino gehiago | 21 | 14 | 35 |
Mayores | mas de 18 años | |||
JUBILATUAK | 65 urtetik aurrera | 21 | 5 | 26 |
Jubilados | A partr de 65 años |
Arau orokorrak:
- Ganguren MTko bazkideak urteko kuota ordaintzeagatik soilik dira, aurreko urteko Bazkideen Ohiko Batzarrean onartutakoa. Kuota urtearen abenduaren 31ean iraungitzen da.
- Klubera lotzean ez da betebeharrik hartzen.
- Klubak zerbitzuak emango dizkie elkartutako pertsonei, hala nola, kartografia, Interneterako sarbidea, liburutegia, materiala alokatzea eta bestelakoak une bakoitzean dauden aukeren arabera.
- Ganguren MTk abenduan ohiko batzarra egiten du, non jakinarazten den urtean zehar klubean gertatutako guztia: kontuak, aurrekontuak, kuotak, jarduerak, diru-laguntzak; eta, zuzendaritzari dagokion guztia onartzen da.
Hemen jasotako datuak fitxategi batean jasoko dira zerbitzu propioak eta osagarriak emateko, hala nola, klubarekin lotutako informazioa eta argitalpenak bidaltzea. Titularrak jakinaren gainean daude eta espresuki onartzen dute Ganguren MTk, fitxategiaren arduradun gisa, datuak eman ahal izatea aurrean aipatutako helburuetarako, Ganguren MTko estatutuetan ezarritako jardueretan, garapenean eta helburuetan parte hartzen duten entitateei.
Legitimatutako pertsonek sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ditzakete, 15/1999 Lege Organikoagatik, web-orrian agertzen den helbidera joz.
Lokalak
Gure elkarteak lokal bat dauka Gipuzkoa kalea 11, non ondokoa dagoen:
- Elkarteko taberna
- Lokal soziala, bilera-gelarekin, liburutegiarekin, idazkariarekin, alokatzeko materialarekin, eta abarrekin.
- Rokodromoa
Ganguren MTk bezeroen arretarako bulegoa du asteartetik ostiralera, 20:00etatik 21:00etara.
Helbide eta telefonoak
GANGUREN MENDI TALDEA
Gipuzkoa, 11
48960 GALDAKAO
Tel. 94 456 23 26
Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.