Bizkaiko bira

GR 123 "BIZKAIKO BIRA"- IBILBIDEKO MAPA

 bizkaikobira      gr123_0graficocompleto 

 

Mendiko ibilbide honek perimetralki Bizkaiko lurralde osoa zeharkatzen du, Gipuzkoatik, Arabatik, Burgosetik eta Kantabriatik –barnealdetik- bereizten duen eta Kantaurik –kostaldeko tartean- ezartzen dion muga jarraituz. Mendiko ibilbidea izanik, interes natural handiko inguruetatik pasatzen da; besteak beste, Durangaldeako mendiak, Gorbeiako Mendigunea, Karrantzako mendiak (lehenengo biak natura-parkeak dira eta bestea eremu babestua da) eta Kantauriko itsasertze guztia, non Urdaibaiko itsasadarra irtetzen den, Biosfera-erreserba gisa aitortua izan dena.

 

INFORMAZIO OROKORRA

Autonomia-erkidegoa:                        Euskal Herria    Lurraldea: Bizkaia

Homologatzen duen entitatea:            Euskal Mendizale Federazioa

Etapa-kopurua:                                   20

Ibilbidearen hasiera:                           San Pelayo

Ibilbidearen amaiera:                          Maza del Topo

Ibilbidearen luzera:                             350 km

Zailtasun-maila:                                   Altua

Nondik: San Pelayo         Nora: Maza del Topo

Distantzia: 350 Km         Etapak: 20

 

Kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk:

Ondoko herrietara joateko era askotariko zerbitzuak eta komunikabideak daude:

San Pelayo, Balmaseda, Artziniega, Okondo, Areta, Orozko, Ubidea, Ermua, Ondarroa, Ispaster, Kanala, Sukarrieta, Bakio, Plentzia, Areeta, Portugalete, Muskiz, Turtzioz eta Molinar.

 

Nora jo informazio bila:

TOPOGUIA VVAA: "GR 123, Senderos de Bizkaia", Ed. Bizkaiko Mendizale Federakundea, Bilbao 1990.

Bicipoli web-orria, 2012ko urtean hasi zen, Ganguren MT baino 3 urte geroxeago, eta oso ondo dokumentatuta dago. desberditasun txiki batzuk daude bi arteko ibilbideetan, baina bicipolik track-ak ere ipini ditu.

2013ko urteanan BFA-ak (Bizkaiko Foru Aldundiak) GR123  hobetu zuen. Egin zituen sastraka-kentze-lanak, seinaleak eta bideen dibulgazioa, aldaketa txiki batzuk aurrekoarekin eragin ditzakeenen.

Euskal-herri.org web-orrian badaukagu informazioa euskaraz.

 

Kartografia

I.G.N./ S.G.E. 1:50.000, nº 37 Algorta, 38 Bermeo, 39 Lekeitio, 60 Balmaseda, 61 Bilbao, 63 Eibar, 85 Villasana de Mena, 86 Orozko, 87 Elorrio, 88 Bergara.

 

Topogida

Senderos de Bizkaia. Ed. Bizkaiko Mendizale Federakuntza, 1990.

 

Ibilbide nagusia

San Pelayo (Agüera) - Balmaseda - Artziniaga - Okondo (Maiorga) - Areta -Orozko - Ubidea - Pto. de Kanpazar - Ondarroa - Ispaster - Kanala - Bakio -Plentzia - Areeta - Portugalete - Santurtzi - Muskiz - Turtzioz - Molinar (Karrantza) - Pto. de Ubal - Maza del Topo.

ETAPAK:  (Haietako bakoitza aukera dezakezu informazioa formatu pdfean ateratzeko)

               Informazio orokorra                           Munarrikolanda MT-euskeraz

 

 

Oso interesgarria da  bicipoli-ren weborrria bisitatu. Bere baimenarekin hemen ere ipiniko dugu.

Munarrikolanda MT egindako etapak interesgarriak dira ere. Euskal-herria.org weborrian ipinitakoa erabil dugu ere (eskerrik asko bere lanagatik)

 

 Bibliografía: Informazioa BFAko eta EMFko dokumentuetatik atera da.  Mapak y grafikoak Alberto Erraztiren "Guía montañera -vuelta a Bizkaia" tik jaso dira (mapak Josetxu Txintxurretarenak dira eta marrazkiak Markos Basterretxearenak)