Hiru Gurutzetako ibilaldia
|
ZER DA? Ibilbide luzeko ibilaldia da, gogorra eta luzea, Galdakaon egiten dena 2 urtetik behin. ¨3 handiak –Manuel Iradier Gasteiz-¨en eta ¨Tolosako Ibilaldia¨-ren mailan sartuta dago. Euskal Mendizaleen Federazioaren ibilbide luzeko ibilaldien egutegian sartuta dago. Izena, Hiru Gurutzetako ibilaldia (Marcha de las 3 Cruces), oinarritzen da tontorrean gurutze bat duten 3 mendi igotzean: Gorbeia, Saibigain eta Lemoatxa.
HIRU GURUTZETAKO IBILALDIA (LAS 3 CRUCES) Irteera egiten da Ganguren Mtko goísta sozialetik, eta, 85 km ibili ondoren, Galdakaoko frontoian bukatzen da. Ibilbidea seinalatuta dago, beraz, nekez gal zaitezke. |
informazioa ...................................................... Arauak
ARAUAK
3 Gurutzetako ibilaldiak arauak ditu, geroko arazoak ekiditeko:
- 18 urtetik gora izatea.
- Federatua izatea.
- Derrigorrezkoa da kontrolgune guztietatik pasatzea.
- 14-18 ordu bitartean ibilbidea egitea.
OPARIA
3 Gurutzetako ibilaldian parte hartzen duenak ekitaldiaren opari edo oroigarri bat jasoko du.
PARTAIDETZA
Hasierako edizioetan, parte-hartzaile gehienak gizonezkoak ziren, baina geroz eta emakume gehiago ari dira parte hartzen.
LANKIDETZA
Ibilaldi hau antolatzeko eta kontrolatzeko herria elkarlanean ari da.
ESKER ONA
Ganguren MTk eskertzen die, irabazi-asmorik gabe, elkarlanean aritutako pertsona eta entitate orori, ekitaldi hau gauzatu ahal izateko, mendizaletasuna eta euskararekiko zaletasuna bultzatzeko.
|
KONTROLGUNEAK Ibilaldian zehar 10 kontrol daude: * Galdakao, Ganguren MT egoitza (irteera) * Ereño, (kontrola + edaria) * Ermitabarri, (kontrola + anoa-postua) * Pagomakurre, (kontrola + anoa-postua + arropa) * Gorbeiako Gurutzea (kontrola) * Barazar, (kontrola + anoa-postua + arropa) * Saibigain, (kontrola + edaria) * Iñungan (kontrola + anoa-postua) * Aramotz (Cabrero), (kontrola + anoa-postua +arropa) * Lemoatxa, (kontrola + anoa-postua) * Frontoia (Galdakao), (kontrola + anoa-postua + dutxak + arropa) |
ETA GOGORATU
Ba ei da han, izarredian, ‘Galdakao' deritxon lurralde bat. Bego bertan!
Baina, bada hemen, lurrean, Galdakao izarredira eroango dauan mendi talde bat: GANGUREN, galdakoztar guztion ekinez eta ahaleginez. Eskerrik asko!