50ko hamarkada- Eskaladaren hasiera

Mendiak bazituen beste alderdi erakargarri batzuk Ganguren taldeko kideentzat. Gutxi gorabehera 1953. urtean, bazkide taldetxo bat eskalada egiten hasi zen Atxarteko, Atxetako edo Torrestegiko labarretan, esaterako. Batzuk klubaren jarduera nabarmenetan behin eta berriro aipatu ditugun bazkide berak ziren, Josu Altuna, Ignacio Ealo, Maritxu Bilbao eta Felix Sierra, besteak beste, baina izen berriak ere aurkitzen ditugu: Justo Estrada, Justo Eriz, José Mari Canales eta José Luis Urizar.

1955eko urriaren 12an eskalatzaile horietariko hiruk, J osu Altuna, Ignacio Ealo eta Maritxu Bilbaok, Adarrako Atxa lehe¬nengoz mendebaldetik eskalatzea lortu zuten, Gorbeiako Urigoitiko haitzetan. Tontorrean sinadura-liburua utzi zuten, ondoko ohar honekin:

"Goialdeetara iritsi ahal izateko norbere biziari uko egin eta uste osoa J ainkoarengan jarri behar da. (Jacinto Ventura) Galdakaoko Ganguren Mendi Elkarteko ARAMUAK taldeko eskalatzaileontzat ohore handia da liburu hau hemen ipintzea.

Atxa Adarrako 1.020 metroko tontor honetara iristeko zoriona izango duten mendizale guztiek euren sinadura jarri ahal izango dute, betiko jasorik gera dadin; 1955eko urriak 12."

Holako egintza handiak ikusita ere, jendeak hasieran ez di tu ontzat hartzen gauza ezezagun eta berriak. Horrexegatik, behar¬bada, eskaladaren ingurukoa "tabu" zen, elkartean nahiz etxean. Ondorioz, taldeak berak ordaindu behar izaten zituen eskaladako tresna guztiak, zuzendaritzatik ezertxo ere jaso gabe, eta erdi ezkutuan gorde Josu Altunaren bizartegian.

Egoera larri horretatik taldea benetako krisialdira igaro zen 1957 an, Atxetan eskalatzen ari zirela Jose Mari Canales eta Jose Luis Urizar istripuz hil zirenean. Ezbeharrak ikaraturik utzi zituen mendi elkarteko kideak eta galdakaotar guztiak. Eskalatzaileen taldeko baten batek, Josu Altunak, adibidez, eskalatzeari utzi zion, hildako lagunenganako begiruneagatik. Eztabaidak luzaroan iraun zuen, baina urteen buruan, kirol mota hori hedatu ahala, elkarteko bazkideen ikuspegia aldatuz joan zen.

1957ko urriaren 13an ibilaldia egin zen Atxetara. Bertan, Errekalde auzoko Santiago Ibarzabal apaizak meza eman zuen eta plaka ezarri zen hildakoen oroigarri.

Itzuli

 
Egutegi

previous month Apirila 2014 next month
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30