Aterpea alokatzea eta araudia

refugio02                           

Bazkideek bakarrik daukate baimena alokatzeko eta aterpea behar bezala erabili behar dute.

 

ALOKAIRUA

 Pertsona eta gau bakoitzeko (persona / noche)        5 euro

Pertsona eta egun bakoitzeko (persona / día)           3 euro

FIANTZA:        5 €

 

ARAUDIA

 

1.- Aterpea bazkideek bakarrik hartu ahal izango dabe eta eurak izango dira erabileraren erantzule.

2.- Aterpea 15 egun lehenago alokatu behar da.

3.- Aterpean 12 lagunentzako lekua dago. Talde txikiago batek beretzat bakarrik nahi izango balu, osorik ordaindu beharko luke.

4.- Alde egiterakoan, aterpea garbi eta txukun itzi behar da, jan-hondarrik gabe. Bestalde, galdetegia bete; eta ZERBAIT APURTUZ GERO, BERRIA JARRI.

5.- Zikinkeriak eta zaborrak Pagomakurreko zakarrontzietara eraman.

6.- Aterpeko giltzak eta galdetegia, etorri eta hurrengo lehen astegunean itzi egoitzako leihatilan. Egun horretan utzi ezik, zigortzat, eguneko euro 1 ordaindu beharko da, itzuli arte

7.- Aterpea azken eguneko 18:30ak baino lehen itzi behar da.

8.- Aterpea eskatzean osorik ez balitz alokatuko, aterpea beste pertsonek erabil dezakete bete arte.

9.- Aterpean ezin da animaliarik sartu.

10. Aterpetik joatean, aterpea garbi eta janaririk gabe utzi behar da, eta leiho, ate eta leiho-ate guztiak itxita. Ura eta argia moztu behar dira.