Hiru Gurutzetako ibilaldia

 

3gurutzetakoa_1

ZER DA?

   Ibilbide luzeko ibilaldia da, gogorra eta luzea, Galdakaon egiten dena 2 urtetik behin. ¨3 handiak –Manuel Iradier Gasteiz-¨en eta ¨Tolosako Ibilaldia¨-ren mailan sartuta dago. Euskal Mendizaleen Federazioaren ibilbide luzeko ibilaldien egutegian sartuta dago.

   Izena, Hiru Gurutzetako ibilaldia (Marcha de las 3 Cruces), oinarritzen da tontorrean gurutze bat duten 3 mendi igotzean: Gorbeia, Saibigain eta Lemoatxa.

 

 HIRU GURUTZETAKO IBILALDIA (LAS 3 CRUCES)

   Irteera egiten da Ganguren Mtko goísta sozialetik, eta, 85 km ibili ondoren, Galdakaoko frontoian bukatzen da.

  Ibilbidea seinalatuta dago, beraz, nekez gal zaitezke.


   3gurutzetakoa_2

                                                               

 informazioa   ...................................................... Arauak

 

ARAUAK

3 Gurutzetako ibilaldiak arauak ditu, geroko arazoak ekiditeko:

  • 18 urtetik gora izatea.
  • Federatua izatea.
  • Derrigorrezkoa da kontrolgune guztietatik pasatzea.
  • 14-18 ordu bitartean ibilbidea egitea.

 

OPARIA

3 Gurutzetako ibilaldian parte hartzen duenak ekitaldiaren opari edo oroigarri bat jasoko du.

 

PARTAIDETZA

Hasierako edizioetan, parte-hartzaile gehienak gizonezkoak ziren, baina geroz eta emakume gehiago ari dira parte hartzen.

 

LANKIDETZA

Ibilaldi hau antolatzeko eta kontrolatzeko herria elkarlanean ari da.

 

ESKER ONA

Ganguren MTk eskertzen die, irabazi-asmorik gabe, elkarlanean aritutako pertsona eta entitate orori, ekitaldi hau gauzatu ahal izateko, mendizaletasuna eta euskararekiko zaletasuna bultzatzeko.

 

 

 

 

 

 

3gurutzetakoa_3

KONTROLGUNEAK

Ibilaldian zehar 10 kontrol daude:

     * Galdakao, Ganguren MT egoitza (irteera)

     * Ereño, (kontrola + edaria)

     * Ermitabarri, (kontrola + anoa-postua)

     * Pagomakurre, (kontrola + anoa-postua + arropa)

     * Gorbeiako Gurutzea (kontrola)

     * Barazar, (kontrola + anoa-postua + arropa)

     * Saibigain, (kontrola + edaria)

     * Iñungan  (kontrola + anoa-postua)

     * Aramotz (Cabrero), (kontrola + anoa-postua +arropa)

     * Lemoatxa, (kontrola + anoa-postua)

     * Frontoia (Galdakao), (kontrola + anoa-postua + dutxak + arropa)

 

ETA GOGORATU

 Ba ei da han, izarredian, ‘Galdakao' deritxon lurralde bat. Bego bertan!

 Baina, bada hemen, lurrean, Galdakao izarredira eroango dauan mendi talde bat: GANGUREN, galdakoztar guztion ekinez eta ahaleginez. Eskerrik asko!