Nortzuk gara

                                                  

 

GANGUREN MENDI TALDEA mendiko kiroletan, eskaladan eta eskian jarduten duen eta mendizaletasuna sustatzen duen elkartea da.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu gisa, ez du diskriminaziorik egiten jaiotzagatik, arrazagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik edo bestelako egoera pertsonal edo sozialagatik.

GANGUREN MENDI TALDEAren helburua da udalerriko eta beste lekuetako mendizale guztiak bere baitan hartzea, eta gazteak kirol hauetan hastea. Gaur egun, bere bazkideen artean Galdakaoko eta beste udalerrietako auzokoak ditu.

GANGUREN MENDI TALDEA Mendi eta Eskaladako Espainiako Federazioko (FEDME) eta Euskal Mendizale Federazioko (EMF) kidea da, eta federazioaren araudi orokorrak betetzen ditu.

GANGUREN MTk eskertu nahi dizu urtean zehar antolatzen ditugun jardueretan parte hartzea, erakutsitako konfidantzagatik eta gure Kluba aukeratzeagatik mendiaz gozatzeko.

Baina parte hartzearekin ez da nahikoa: zure lankidetza ere behar dugu, eta, horretarako, GANGUREN MTko bazkide egitera animatzen zaitugu.

Urteko kuota baten truke, ondoko abantailak izango dituzu: 

  • Deskontuak kirol-denda batzuetan.
  • Liburutegia eta bilera- eta proiekzio-gela erabiltzea.
  • Federatuaren txartela kudeatzea.
  • Lehentasuna izatea antolatutako jardueretan parte hartzeko eta deskontuak izatea autobus bidezko irteeretan.
  • Materiala eta aterpea alokatzea.

Egin zaitez bazkide, ondoko helbidean adierazten dizkizugun pausoak jarraituz.

 

Ereserkia

 

Ganguren MTk une honetan ez dauka ereserkirik, letra eta musikaduna, baina alderdi hori lantzen ari da eta uste dugu emaitza laster erakutsi ahal izango dizuegula.

Bitartean abesti hau sartzen dugu:

MENDIZALEAK AURRERA 

Mendizaleak, aurrera,
goazen mendi gailurrera,
euskaldunak esnatzera,
tralaralai, tralaralai.

Aupa goazen mendi txindorri
beti gora, aldetatik, ederra da gure herria;
maite dogu bihotzetik ez da lurra hoberik,
larala, larala, ez da lurra hoberik.

Goazen mendirik mendi
baserririk baserrira, eroanaz alaitasuna.
Laster datoz bai alai gurekin,
lasterka bide-txindorretatik.

Erromerira etorri gara, alai alai abestu
dezagun ta dantza egin dezagun mutilak.
Zure bidea da, maitia, gure alaitasuna,
erromeriara etorri gara tralara, tralara.