EGUTEGIA/CALENDARIO 2019

2012/12/16 TURROI EGUNA(Galdakao-Burtotza-Bedia) IRTEERAKO EPEA ZABALIK

TURROI EGUNA

GALDAKAO-BEKEA-LABEA-BURTOTZA-MURTATZA-BEDIA.

(Jeitsi ibilbidea pdf-dokumentuan / Bajarse el itinerario en pdf)

Ordutegiak/horarios

  • Irteerako ordua: 9:15                                      Igandean: 2012-12-16
  • Lekua: GANGUREN MTtik
  • Hamaiketakoa Bedian: 12etan
  • Itzulerako ordua: 13:30 eta 14:00  -Autobusean Bediatik (dohanik)-

 

AZALPENTXOA

 

Aurten egingo dogun ibilbidea erraza da, izatez, baina hala ere, aukera bi emongo ditugu. Bata betikoa, luzetxoa, eta bestea laburra, umeentzakoa. Ibilbide bion hasierea leku berean izango da: Gangureneko Egoitzan. Ibilbideak Bekeatik Labeara egingo dau, eta gero, Ospitalean zehar Burtotzako baserrietarantz joko dogu.

 

1.- IBILBIDE LUZEA: BETIKOA

Bide erosoa dogu hau. Behin Labean, errepide nagusia Ospitalera doan zubitik zeharkatuko dogu. Hortik baserrietarantz eginik (10’) aldatzgora gogor bati ekingo deutsagu, beti eskoi aldera harturik. Harrizko bide kaxkar bat igaro ondoren, bide leunego batera helduko gara. Hortik jarraituta, harri baten gainean eta zuhaitz baten gerrian marka beilegi bat ikusiko dogu. Hor, markak diñoanez, ezkerretarantz igongo dogu (20’). Ehizagune baten ondotik igaro eta gero, basabide batera helduko gara. Harri gainean dagoen markak eskuma alderantz hartu behar dogula erakusten deusku eta hortik 200 bat metrora, Gorosibaitik gora datorren basabidera eroango gaitu (30’). Basabide horri jarraituz, hamar minutuan Burtotza baserrian gagoz (40’). Burtotza baserri aurrean bide bi ditugu. Guk eskuma aldekoa hartuko dogu, hamar bat minutuan ibilbideko gailurrik gorenera heltzeko (260 m). Ezkerreko bideak ere, inguruka-inguruka, gailurrera egiten dau. Gailurretik behera zigi-zagaka joango gara eta beheko bidegurutzean, beste bidea hartu dabenekin alkartuko gara. Harizti eder batetik zehar aurrera eginik, eta aldapatxo baten ostean, gain-beheraka joango gara (1 ordu). Aldatzbehera luze bat egin eta gero, baserri baten ondoko bidegurutzera helduko gara. Ezkerretarantz hartuz gero, Lemoatxara joango ginateke, eta eskumatara eginda, Bediara joko dogu. Bide horretan izango dogu, bai, potxingo, basatza eta lokatzarterik! Baina, hamabost bat minutuko bidea egin ondoren, Murtatza Auzora helduko gara, Bediako hilerri ondora. Hortik ezkerretara egin eta errepide ertzetik hamar bat minutara daukagu Bediako Plaza nagusia.

 

Beraz, Galdakaotik Labeara: 35 ‘. Labeatik Bediara 1:30’. Eta, ibilbide osoa bi ordu gitxi gorabehera .

 

2.- IBILBIDE LABURRA: UMEENTZAKOA

Ibilbide labur hau oso egokia da eguraldi kaxkarraz edota umetxoekin batera egiteko.

Puentelatorreko zubia igaro ondoren, bidegorritik jarraitu eta Usansolotik Ospitalera doan bidera urtengo dogu. Behinolako tranbiaren bide zaharrateik ere joan liteke, eta gero bide ertzetik jarraitu, Firestone ondotik, Gorosibain, errepidea gain-zubitik Gorosibaira heltzeko. Baina biderik aukerakoena, zubitik Usansolora joatea da, eta anbulatorio ondotik, ibai ertzera jeistea, gero Usansoloko gain-zubitik Gorosibaira heltzeko. Errepidea zeharkatu eta gero, Zerrategira doan bidea hartuko dogu. Murtatza Auzotik, baserri artean zehar, Bediako hilerri gaitera helduko gara, hor ibilbide luzea egin dabenekin alkartzeko. Hortik, hamar bat minutuan Bediako Plaza nagusian gagoz.

 

Beraz, Galdakaotik Labeara: 40’. Eta, Labeatik Bediara: ordubete. Guztira, ordubete eta 40’ edo ordutxo bi.


Ordutegiak/horarios

  • Irteerako ordua: 9:15                                      Igandean: 2012-12-16
  • Lekua: GANGUREN MTtik
  • Hamaiketakoa Bedian: 12etan
  • Itzulerako ordua: 13:30 eta 14:00  -Autobusean Bediatik (dohanik)-

 

DESCRIPCIÓN GENERAL

La travesía que vamos a hacer, a pesar de ser fácil, vamos a dar 2 opciones para llegar a Bedia. Una la tradicional, y otra mas corta para los niños. Ambas opciones sale de la plaza del ayuntamiento de Galdakao (Kurtzeko plaza). El itinerario va por Bekea y baja a Labea, que pasando junto al Hospital se dirigirá hacia los caseríos que suben hacía Burtotza.

 

  1. 1. ITINERARIO NORMAL

Esta ruta es muy sencilla y una vez en Labea se cruza la carretera general por el puente que va al Hospital. Bajando hacia los caseríos  (10’) enseguida se coge una fuerte subida por una pista asfaltada. Se sigue el camino cogiendo siempre la derecha, y después de una zona desagradable entre piedras para andar se coge un camino más llano hasta llegar a una marca de color amarillo en una piedra y en un árbol que indica subir hacia la izquierda (20’).  Después de cruzar por un puesto de caza se llega a una pista. Hay una marca de piedra que indica a la derecha y en 200m se llega a la pista que sube desde Gorosibai. (30’). Siguiendo la pista hacia arriba llegamos en otros 10’ al caserío Burtotza.(40’). Desde este caserío hay 2 caminos, nosotros seguiremos el de la derecha que es el que sube hasta la cota más alta del recorrido (260m), que llegaremos en unos 10’ más (50’). El camino de la izquierda bordea esta cima, y llega al mismo sitio.  Desde la cima del alto bajamos bordeando hasta llegar a un cruce y juntarse con los que han cogido el camino anterior. Seguimos hacia adelante entre un arbolado de robles, y después de una pequeña subida comenzaremos a bajar (1h). Después de una bajada larga llegamos a un cruce junto a un caserío. Hacia la izquierda se va hacía Lemoatxa, y hacia la derecha se va hacia Bedia. Es un camino con bastantes charcos y barro, y después de 15’ de bajada llegamos al Barrio de Murtatza, en Bedia, junto al cementerio de Bedia. Hacia la izquierda llegaremos a la carretera general, y en 10’ por la acera llegaremos a la Plaza de Bedia.

De Galdakao a Labea: 35’ Desde Labea a Bedia1h 30’. Total 2 h. aproximadamente.

 

  1. 2. ITINERARIO CORTO

Esta ruta es la más simple y aconsejada en caso de que haga mal tiempo y se vaya con niños, y estos no anden  mucho. Una vez pasado el puente de Puentelatorre, seguimos por el bidegorri hasta la carretera que va de Usansolo al Hospital. Se puede seguir el antiguo camino del tranvía y luego por la orilla de la carretera, junto a la Firestone, llegar al paso elevado sobre la carretera en Gorosibai. El camino aconsejado es pasar por el puente a Usansolo y pasando junto al ambulatorio bajar hacia la orilla del río para llegar al paso elevado de Usansolo a Gorosibai.

Una vez pasada la carretera tiramos hacía el camino de la serrería. Por el barrio de Murtatza, y entre caseríos llegaremos al alto junto al cementerio de Bedia, donde nos juntaremos con el itinerario anterior, y en 10’ llegaremos a la plaza de Bedia.

De Galdakao a Labea: 40’. Desde Labea a Bedia 1h.  Total 1h 40’ a 2h. aproximadamente