Bizkaiko bira (17.etapa). Orozko-Ubide. Odoriaga(1245m)-Arralde(945m)Domingo 15 Junio 2014 | |||
XVII BIZKAIKO BIRA. OROZKO-UBIDEOrozko-Oderiaga(1245m)-Arralde(945m)-Ubide(Jeitsi ibilbidea pdf-dokumentuan / Bajarse el itinerario en pdf) Ordutegiak/horarios
(Autobuseak ordaintzeagatik 1€ gehiago kobratuko da /Los que paguen en el autobús tendrán un incremento de 1€) GUTXIGORA BEHERAKO DENBORA: 8H 30', gehi geldiuneak. Etapa gogorra eta luzea. TIEMPO TOTAL APROXIMADO: 8h 30’ mas paradas…. Etapa dura y larga parala que se necesita estar preparado Orozkotik Ibarrara doan errepidean hasiko dugu ibilaldia, biribilgunea igaro ondoren Berazara doan errepidea hartuko dugu (GR 123); hurrengo bidegurutzean ezkerrera, San Migel baselizaren ondotik pasako gara ; errepidean gora jarraitu Odoriaga markatzen duen kartela aurkitu arte, hemen ezkerrera lurrezko pistatik igoko gara bidezidor nabarmenenak aprobetxatuz. Azken bidezidoretik pista nagusira ateratzen garenean eskuinera hartu behar dugu. Urizar mendi-lepora helduko gara, marka norabideak bertan; ezker alder (E) dagoen pista belartsua jarraituko dugu, Kurtzegan (5,4m altuera) iruinarriaren ondotik igaroko gara eta Kolometa tontorrera ailegatuko gara (1.001m) ; pistatik jarraituz gure ezker aldera utziko dugu Beluzaran mendia (1.025m); aurrerago pista alde batera utzi eta Egileor/Ubixeta gailurrera igoko gara (1.115m); hemen pixka bat beherantz egingo dugu baina mendi-muinoa mantenduz bidexka ez oso garbitik Odoriaga gailurrera igoko gara (1.243m); jaitsiera (E) norabidean, bidexkatik , sigi-sagan doan pista alde batera utzita, egingo dugu lehen mendi-leporaino, txabola ezker aldean eta mugarria MP 10, marka zuri-gorriak; pistaik jaaitu eta Austiarmin mendi-lepora jaitsiko gara, norabidea mantenduz (Ipergorta) seinale-tantaia ikusiko dugu, marka zuri-gorriak jarraituz kurba zabala egiten duen pista segi ordez, zelaia zeharkatuz arinago helduko gara Ipergorta gaineko mendi-lepora; Egiriñaoko seinale-tantaia aurkituko dugu, pistatik jaitsi, markak jaraituz , Zastegi landetara; hemen ere markak jarraitu, ezker aldera, txabola batzuen ondotik Egiriñarora ailegatuko gara. Bi aukera ditugu hemendik aurrera: a.- Gorantzako bidea jarraitu (H) norabidean Aldamin mendi-lepora lehenengo eta gero Gorbeia tontorrera (1.481m) joateko. Gorbeiatik itzultzean, Aldamin mendi-lepora ailegatu baino lehen iturria dago hemen eskuinera (E) jiratu, Arimekorta txaboletatk igaroko gara haran barrenean eskuinera hartuko dugu berriro, pista zabal batetik Ubideara joateko. b.- Pixka bat jarraitu (E) norbidean, seinale-tantaia (GR 12) aurkituko dugu, Aldamiñaperantz joan, Arimekorta txaboletara heldu; hemen beste seinale (GR 12) batek jarraitu dugun bariantearen bukaera adierazten digu; jarritu pixka bat txabola baten behe alderaino eta Ubideara jaisten den bidearekin bat egingo dugu. IBILBIDEA / ITINERARIO |